Idazleak Ikastetxeetan

2018-2019 DEIALDIA.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: 2018/10/01-2018/10/23

Euskal Idazleen Elkarteak urteak daramatza Idazleak Ikastetxeetan izeneko programarekin lanean. Idazleek ikastetxeetara bisita egiten dute beraien lanen baten gainean hitz egiteko.

Bisita horren aurretik ikasleek idazlearen obra aztertzen dute eta, horrela, beraientzat oso aberasgarri gertatzen den esperientzia interaktibo bati ematen zaio bide. Bisitaldi horiek, besteak beste, honako helburuak dituzte:

  • Ikastetxeetan literatura-zaletasuna sustatzea
  • Idazleen eta ikasleen aurrez aurreko harremanak bideratzea
  • Euskal idazleen obren zabalkundea
  • Ikasleen literatura-gaitasuna sendotzea, teoria praktikarekin lotuz
  • Idazteari gaur eguneko mundu gero eta teknologikoagoan leku propioa aurkitzea


EIEren eta Hezkuntza Sailaren arteko Hitzarmena 1997an sinatu zen lehen aldiz. Ordutik hona, urtero sinatzen den hitzarmen baten bidez, EIEk emanaldi kopuru jakin bat egiteko konpromisoa hartzen du programa honen baitan.

2017-2018 ikasturtean 268 saio burutu dira. 59 idazlek 176 libururen inguruko saioak eskaini dituzte, 9.429 ikasleren aurrean. Programa oso ondo baloratu dute bai idazleek eta baita ikastetxeek ere.

Parte hartu nahi duen ikastetxeak  Euskal Idazleen Elkarteko webaren bitartez egin behar du eskabidea. Hona hemen lotura zuzena:  ESKABIDEA