Ikas2deak

2018-2019 DEIALDIA ZABALIK DAGO URRIAREN 20RA ARTE

Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren bitartez, gure gizarteak dituen hainbat lanbide eta giza-eredu erakutsi nahi zaizkio ikasleari: kirolariak, enpresariak, merkatariak, medikuak… Profesional hauek, kasu askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egingo dute ikastetxean: beraien ilusioez, bizipenez, eguneroko kezkez, erronkez.; horrela, lan mundua ikasleengana hurbildu nahi da, euskarak lan munduan ere lekua baduela erakusten den bitartean.


Hezkuntza Sailak diruz laguntzen duen ekimen honen bitartez, lanbide desberdinak ezagutzeko eta lan-mundu horretan euskaraz funtzionatzen duen gizajendearekin konpartitzeko aukera paregabea eskaini nahi zaie ikastetxeei. Ordubeteko hitzaldiak izaten dira, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Gehienez 40 ikasleko taldeak izan behar dira.


Hauexek dira ikasturte honetan arituko diren hizlariak:

  • Jon Ander Agirregoikoa, ginekologoa.
  • Asier Altuna, zinema zuzendaria.
  • Irati Anda, eskalatzailea.
  • Itziar Ituño, aktorea.
  • Kimetz Arana, artzaina.
  • Eñaut Aiartzaguena, marrazkilaria.
  • Maider Yabar, akrobata.
  • Garbiñe Lpz de Uralde, hartzaile profesionala

 

2018-2019 ikasturterako eskabidea egiteko azken eguna: urriak 20

Ikas2deak programan izena emateko sakatu HEMEN.