Ikas2deak

2019-2020 DEIALDIA ZABALIK

BERRITASUNAK DAKARTZA IKAS2DEAK PROGRAMAK IKASTURTE HONETARAKO: MUSIKA ETA MUSIKARIAK DATOZ IKASTETXEETARA

Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren bitartez, gure gizarteak dituen hainbat lanbide eta giza-eredu erakutsi nahi zaizkio ikasleari: kirolariak, enpresariak, musikariak, merkatariak, medikuak… Profesional hauek, kasu askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egingo dute ikastetxean: beraien ilusioez, bizipenez, eguneroko kezkez, erronkez.; horrela, lan mundua ikasleengana hurbildu nahi da, euskarak lan munduan ere lekua baduela erakusten den bitartean.


Hezkuntza Sailak diruz laguntzen duen ekimen honen bitartez, lanbide desberdinak ezagutzeko eta lan-mundu horretan euskaraz funtzionatzen duen gizajendearekin konpartitzeko aukera paregabea eskaini nahi zaie ikastetxeei. Ordubeteko hitzaldiak izaten dira, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Gehienez 40 ikasleko taldeak izan behar dira.


Ikasturte honetan 12 izango dira hizlariak, honako hauek:

  • Zuriñe Hidalgo, abeslaria.
  • Thierry Biscary, musikaria.
  • La Basu, Rap abeslaria.
  • Traka Matraka, musika tailerra.
  • Jon Ander Agirregoikoa, ginekologoa.
  • Asier Altuna, zinema zuzendaria.
  • Irati Anda, eskalatzailea.
  • Itziar Ituño, aktorea.
  • Kimetz Arana, artzaina.
  • Eñaut Aiartzaguena, marrazkilaria.
  • Maider Yabar, akrobata.
  • Garbiñe Lpz de Uralde, hartzaile profesionala

 

2019-2020 ikasturterako eskabidea egiteko azken eguna: urriak 30

Ikas2deak programan izena emateko sakatu HEMEN.