Nolega Deialdia Bateratua

2018-2019 DEIALDIA. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: 2018/08/31-2018/10/01

Nolega Deialdi Bateratua ikastetxeetako giroa euskalduntzen laguntzeko diru-laguntza deialdia da. Helburu horrekin NOLEGA izeneko ekimen sorta moldatu zuen Hezkuntza Sailak 1984an; hortik aurrera, eta gaur egun arte, atal honek etenik gabe hainbat ekimen bideratu, antolatu edota diruz lagundu du. Ahozko erabilera areagotzeari begira, deialdi sorta zabala eskaini izan du urtero.


2013-2014 ikasturtetik aurrera, ikastetxe gisa arlo honi modu bateratuan erantzuteko ekimena proposatu zuen Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak: Nolega Deialdi Bateratua. Laguntza deialdi honek, hain zuzen, lehengo ildo berezituak biltzen ditu: Ahozko Adierazpena (eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, kontalaritza eta irratigintza); Ikasgelaz kanpoko Ekintzak (IKE); Euskal Girotze Egonaldiak (EGE); eta Ikastetxeen arteko binakako loturak (Ikabil).

Gaur egun, Nolega Deialdi Bateratuan 500 ikastetxe inguruk hartzen du parte. Bi tramitazio bide daude, bata herri ikastetxeentzat eta bestea itunpekoentzat:

HERRI IKASTETXEAK: https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/nolega-2018
ITUNPEKO IKASTETXEAK: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/nolega/y22-izapide/eu

Aplikazioan sartzeko arazoren bat edo aplikazioaren funtzionamenduaren gaineko zalantzaren bat izanez gero, jo telefono hauetara:

Zuzenean Zerbitzura: 012 telefonoa. 

CAU-Hezkuntza Telefonoa: 945 016 292 edo idatzi hona: cauf09@hezkuntza.net

 

Gogoratu: 2018-2019 ikasturterako jasotako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko epea, diru-laguntza horrekin aurreikusitako ekintza guztiak burutzen direnetik,  2019ko ekainaren 15era artekoa izango da.