Urruzunotarrak Gehituz

2018-2019 DEIALDIA EZ DAGO IREKITA ORAINDIK

Urruzunotarrak Gehituz eskola arteko literatura-lehiaketa da, eta ikasleen artean euskararen idatzizko kalitatea, literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea du helburu. Gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura-lehiaketa, Hezkuntza Sailak 1986an lehen aldiz banatu zituen Urruzuno literatura-sarien oinordeko zuzena da. 33. ediziora iritsi da, beraz, 2017-2018 ikasturtean.

Ondoko ikasmailetan ikasten duten gazteek parte har dezakete, 2 modalitatetan (prosa eta poesia) banatuta:

B kategoria ( DBHko 3. eta 4. mailak)

A kategoria ( Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak)

 

Aurkezten diren lanek originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak. Lanak euskaraz sortuak izango dira, bai poesiaz bai prosaz, betiere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak betez. Gaia librea izango da.

Lanen neurriak hauek izango dira:

Prosa:       - B kategoria: 4000-12000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko hizkiarekin).

                 - A kategoria: 5000-15000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko hizkiarekin).

 

Poesia:     - B kategoria: gutxienez 50 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

                 - A kategoria: gutxienez 75 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

Ikus oinarriak osorik hemen.

 

Kategoria bakoitzean 10 lanik onenak (5 modalitate bakoitzeko) aukeratzeko epaimahaia izendatzen da urtero. Bost idazle daude horien artean.

 

Irabazleek literatura-egonaldi batean parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanak, gainera, Sagastiberri  izeneko bilduman argitaratuko dira.

2018ko lehiaketan izena emateko epea urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra bitartean egongo da zabalik, bi egunak barne. Lana eskabide-orriarekin batera aurkeztuko da, pdf formatuan. Eskabidea egiteko sakatu hemen.


Bostehun baino gehiago dira dagoeneko urruzunotarra  titulua lortu dutenak, eta ekimen honekin jarraituko dugu, urruzunotarrak gehituz.