Ikas2deak

2018-2019 DEIALDIA EZ DAGO IREKITA ORAINDIK

Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren bitartez, gure gizarteak dituen hainbat lanbide eta giza-eredu erakutsi nahi zaizkio ikasleari: kirolariak, enpresariak, merkatariak, medikuak… Profesional hauek, kasu askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egingo dute ikastetxean: beraien ilusioez, bizipenez, eguneroko kezkez, erronkez.. ; horrela, lan mundua ikasleengana hurbildu nahi da, euskarak lan munduan ere lekua baduela erakusten den bitartean.


Hezkuntza Sailak diruz laguntzen duen ekimen honen bitartez, lanbide desberdinak ezagutzeko eta lan-mundu horretan euskaraz funtzionatzen duen gizajendearekin konpartitzeko aukera paregabea eskaini nahi zaie ikastetxeei. Ordubeteko hitzaldiak izaten dira, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Gehienez 40 ikasleko taldeak izan behar dira, eta ikastetxeak, hitzaldi bakoitzeko, 50 euro oraindu behar ditu.


2016-2017 ikasturtean Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren bederatzigarren ikasturtea izan da.  Guztira 115 saio egin dira; 105 ikastetxek eta 3.430 ikaslek parte hartu dute. Hurrengo hauek dira Ikas2deak programaren azken deialdian parte hartu duten hizlariak:

 

  • Jon Ander Agirregoikoa, ginekologoa.
  • Asier Altuna, zinema zuzendaria.
  • Irati Anda, eskalatzailea.
  • Itziar Ituño, aktorea.
  • Kimetz Arana, artzaina.
  • Miren Josu Omaetxebarria, biokimikaria.
  • Adur Larrea, arte grafikoetan eta ikusentzunezkoetan aditua.
  • Maider Yabar, akrobata.
  • Garbiñe Lpz de Uralde, hartzaile profesionala

 

2017-2018 ikasturterako eskabidea egiteko azken eguna: urriak 1

Ikas2deak programan izena emateko sakatu HEMEN.