Idazleak Ikastetxeetan

2023-2024 DEIALDIA ITXITA

Euskal Idazleen Elkarteak (EIEk) urteak daramatza Idazleak Ikastetxeetan izeneko programarekin lanean. Idazleek ikastetxeetara bisita egiten dute beraien lanen baten gainean hitz egiteko.

Bisita horren aurretik ikasleek idazlearen obra aztertzen dute eta, horrela, oso aberasgarri gertatzen den esperientzia interaktibo bati ematen zaio bide. Bisitaldi horiek, besteak beste, honako helburuak dituzte:

  • Ikastetxeetan literatura-zaletasuna sustatzea
  • Idazleen eta ikasleen aurrez aurreko harremanak bideratzea
  • Euskal idazleen obren zabalkundea
  • Ikasleen literatura-gaitasuna sendotzea, teoria praktikarekin lotuz
  • Idazteari gaur eguneko mundu gero eta teknologikoagoan leku propioa aurkitzea

EIEren eta Hezkuntza Sailaren arteko Hitzarmena 1997an sinatu zen lehen aldiz. Ordutik hona, urtero sinatzen den hitzarmen baten bidez, EIEk emanaldi kopuru jakin bat egiteko konpromisoa hartzen du programa honen baitan.
 

Parte hartu nahi duen ikastetxeak  Euskal Idazleen Elkarteko webgunearen bitartez egin behar du eskabidea. Hona hemen lotura zuzena:  ESKABIDEA