Ikas2deak
2023-2024 DEIALDIA. ESKABIDEAK EGITEKO EPEA: 2023/10/09-2023/11/10.
Ikas2deak programarekin ikasleari gure jendarteko hainbat lanbide eta giza eredu erakutsi nahi zaizkio: kirolariak, enpresariak, musikariak, merkatariak, medikuak… Profesional horiek, kasu askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egingo dute ikastetxean: beraien ilusioez, bizipenez, eguneroko kezkez, erronkez. Horrela, ikasleak lan-mundura hurbildu nahi dira, euskarak esparru laboralean ere lekua baduela erakusteko.
Hezkuntza Sailak diruz laguntzen duen ekimen honen bitartez, lanbide desberdinak ezagutzeko eta lana euskaraz egiten duen jendearekin egoteko aukera paregabea eskaintzen zaie ikastetxeei. Ordubeteko hitzaldiak dira, LHko 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Gehienez 40 ikasleko taldeak izan behar dira.
Ikasturte honetan hizlariak 11 dira:
- Zuriñe Hidalgo: telebista-aurkezle eta abeslaria.
- Thierry Biscary: musikaria.
- Traka Matraka, musika-tailerra.
- Jon Ander Agirregoikoa: ginekologoa.
- Irati Anda: eskalatzailea.
- Kimetz Arana: artzaina.
- Eñaut Aiartzaguena: marrazkilaria.
- Maider Yabar: akrobata.
- Garbiñe Lpz de Uralde: familia harrera profesionalean aritua.
- Amancay: sortzaile, aktore eta musikaria.
- Iholdi: sortzaile eta aktorea.
- Gorka Granado: dantzari eta sortzailea.
- Ylenia: aktore eta dantzaria.
- Yeray Varela: esatari eta bikoizketa aktorea.
- Itxaso Payá: ekoizle eta sortzailea.
Ikas2deak programan izena emateko sakatu HEMEN.