Musikariak Ikastetxeetan

2020-2021 DEIALDIA. Eskabideak egiteko epea:  2021/01/18-2021/02/05

Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programa jarri dugu abian, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta.

Euskal musikariekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izango dute gazteek programa honen bidez. Musikariek, zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, azalpenak emango dituzte beren sortze-prozesuaz, beren lanak euskal tradizio musikalarekin duen loturaz eta idazle edo poetekin lankidetzan egindako lanez.

34 dira programa honetan parte hartuko duten musikariak: Abereh, Aguxtin Alkhat, Amorante, Aneguria, Birkit, Ekiza, Eñaut Elorrieta, Estitxu Pinatxo, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Ines Osinaga, Inun, Jon Basaguren, Jon Gurrutxaga, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Keu Agirretxea, La Basu, Maite Larburu, Maria Rivero Campo, Mice, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Morau, Olatz Salvador, Pantxit Bidart, Paxkal Irigoyen, Petti, Rafa Rueda, Thierry Biscary, Tristtan Mourguy, Xabi San Sebastian, Xatiro eta Zuriñe Hidalgo.

Eskabideak egiteko deitu telefono zenbaki honetara: 944 031109 edo 944 031184.