Nolega Deialdia Bateratua
2023-2024 DEIALDIA. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: 2023/09/16-2023/10/02
Nolega Deialdi Bateratua ikastetxeetako giroa euskalduntzen laguntzeko dirulaguntza deialdia da. Helburu horrekin NOLEGA izeneko ekimen sorta moldatu zuen Hezkuntza Sailak 1984an; hortik aurrera, eta gaur egun arte, atal honek etenik gabe hainbat ekimen bideratu, antolatu edota diruz lagundu du. Ahozko erabilera areagotzeari begira, deialdi sorta zabala eskaini izan du urtero.
2013-2014 ikasturtetik aurrera, ikastetxe gisa arlo honi modu bateratuan erantzuteko ekimena proposatu zuen Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak: Nolega Deialdi Bateratua. Laguntza deialdi honek, hain zuzen, lehengo ildo berezituak biltzen ditu: Ahozko Adierazpena (eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, kontalaritza eta irratigintza); Ikasgelaz kanpoko Ekintzak (IKE); Euskal Girotze Egonaldiak (EGE); eta Ikastetxeen arteko binakako loturak (Ikabil).
Gaur egun, 500 ikastetxe inguruk hartzen du parte Nolega Deialdi Bateratuan. Bi tramitazio bide daude, bata herri ikastetxeentzat eta bestea itunpekoentzat:
HERRI IKASTETXEAK: https://educacion.hezkuntza.net/eu/group/deialdiak/nolega-2023
ITUNPEKO IKASTETXEAK: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0101915
Aplikazioan sartzeko arazoren bat edo aplikazioaren funtzionamenduaren gaineko zalantzaren bat izanez gero, jo telefono hauetara:
Zuzenean Zerbitzura: 012 telefonoa.
CAU-Hezkuntza Telefonoa: 945 016 292 edo idatzi hona: cauf09@hezkuntza.net
Gogoratu: 2023-2024 ikasturterako jasotako dirulaguntzaren justifikazioa egiteko epea dirulaguntza horrekin aurreikusitako ekintza guztiak burutzen direnetik 2024ko ekainaren 15era artekoa izango da.