Urruzuno Literatur Lehiaketa

2021-2022 DEIALDIA. EBATZITA.

14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako literatur lehiaketa da Urruzuno, eta  literatur zaletasuna eta sorkuntza ditu helburu nagusi. 1986an banatu zituen lehen aldiz Urruzuno sariak Hezkuntza Sailak; 37. ediziora iritsi da, beraz, 2021-2022 ikasturtean.

Ondoko ikasmailetako gazteek parte har dezakete, 2 arlotan (prosa eta poesia) banatuta:

A kategoria ( Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak)

B kategoria ( DBHko 3. eta 4. mailak)

 

Aurkezten diren lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

Lanen neurriak hauek izango dira:

Prosa:   - A kategoria: 5000-15000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko letra-tamainarekin).

             - B kategoria: 4000-12000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko letra tamainarekin).

 

                   Poesia: - A kategoria: gutxienez 75 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

                                - B kategoria: gutxienez 50 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).  

 

Ikus oinarriak osorik hemen.

2022ko lehiaketan izena emateko epea urtarrilaren 10etik otsailaren 28ra bitartean egongo da zabalik, bi egunak barne. Lanak eskabidearekin batera aurkeztuko dira, word formatuan. Lanak aurkezteko sakatu hemen.

Kategoria bakoitzean 10 lanik onenak (5 lan, arlo bakoitzeko) aukeratzeko epaimahaia izendatzen da urtero. Bost idazle daude horien artean.

Ikusi 2021-2022 ikasturteko irabazleak hemen.

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanak Sagastiberri  izeneko bilduman argitaratuko dira.

Bostehundik gora dira dagoeneko urruzunotarrak, eta ekimen honekin luzaroan jarraitzeko asmoa dugu, urruzunotarrak gehituz. Zuk urruzunotar izan nahi?