Euskal Girotze Barnetegiak

2023-2024 DEIALDIA. EBATZITA

Euskal Girotze Barnetegiek, batez ere, etxeko edota kaleko erdal giroan bizi diren ikasleei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen diete.
Horixe dute helburu nagusia barnetegietako egonaldiek: ikasleei euskal giro goxo eta aberatsean bizipen gogoangarri bat izateko aukera eskaintzea, era horretan euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten. Batez ere zera lortu nahi da: euskaraz lehen pausoak ematen ari diren ikasleei hizketan askatu ezin hori gaindiaraztea; euskaraz komunikatzeko gai direla konturaraziz beren buruekiko segurtasuna eta konfiantza sortzea, eta hitz-etorria indartzea. Beraz, barnetegien xede nagusia ikasleen hizkuntzaren erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzeko ekintzak burutzea izango da.

1985-86 ikasturtean burutu ziren lehenengo euskal girotze egonaldiak Eubako barnetegian. Geroztik, beste barnetegi batzuk sortu dira, eta gaur egun 6 Euskal Girotze Barnetegi ditu Hezkuntza Sailak: Barria, Elgoibar, Gorozika, Hondarribia, Lemoiz  eta Zerain.

 

 

Euskal Girotze Barnetegiak honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasle-taldeentzat daude eraturik:

  • LMH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasleentzako egonaldiak dira.
  • Ikasle-taldea ikastetxeko ikasgela naturala izango da.

Egonaldiak 4 egunekoak dira: astelehen goizean hasi eta ostegun arratsaldeko seietan bukatuko dira. Egonaldiaren egun kopurua eta iraupena ezingo dira ez laburtu ez luzatu. Ikasle-talde bakoitzak egonaldi bakarra egiteko aukera izango du.

Ikastetxeak egingo duen eskaera barnetegiren batean txanda eskuratzeko izango da, baina ez barnetegi jakin batean. Txanden banaketa egiteko eratuko den batzordeak egingo du bost barnetegietako egonaldi-txanden esleipena.

2023-2024 ikasturterako barnetegien araudia eta triptikoa

2023-2024ko deialdian izena emateko epea  martxoaren 13tik 31ra bitartean egongo da zabalik, bi egunak barne. Eskabideak egiteko:

Herri ikastetxeek:

https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/egb-2023

Itunpeko ikastetxeek:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/0036611