Musikariak Ikastetxeetan

2023-2024 DEIALDIA. Eskabideak egiteko epea:  2023.09.7-2023.09.20

Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programa jarri dugu abian, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta.

Euskal musikariekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izango dute gazteek programa honen bidez. Musikariek, zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, azalpenak emango dituzte beren sortze-prozesuaz, beren lanak euskal tradizio musikalarekin duen loturaz eta idazle edo poetekin lankidetzan egindako lanez.

33 dira programa honetan parte hartuko duten musikariak: Aguxtin Alkhat, Elena Caballero (La Basu), Eñaut Elorrieta, Erik Berganza (Abereh), Esti Markez, Ibai Osinaga, Iker Lauroba, Ines Osinaga, Iñigito Txapelpunk, Jon Basaguren, Jon Gurrutxaga, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Lide Hernando, Maria Rivero, Maia Iribarne, Mikel Inuntziaga (Inun), Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Miren Narbaiza, Odei Barroso, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Pantxix Bidart, Paxkal Irigoyen, Rafa Rueda, Thierry Biscari, Tristtan Mourguy (Murgi), Unai Hernandez (Xatiro), Unai Pelayo (Pelax), Virginia Perez (Birkit), Xabi San Sebastian, Zuriñe Hidalgo

Eskabideak egiteko:

http://www.dijitalidadea.com/musikariak-ikastetxeetan-EAE/    eta datu hauek sartu:  Erabiltzailea: musikariak     Pasahitza: eskolan-2048

Oharrak: Musikaria ezin da aukeratu. Saioa gelako programazioan lotuta egotea, hau da, planteamendu pedagogiko batean txertatua (unitate didaktiko, proiektu, ikas-egoera…) baloratuko da. Eratuko diren taldeak 40 ikaslekoak izango dira gehienenez eta 15ekoak, gutxienez.

Zalantzak argitzeko:

   huisb100@euskadi.eus