Nolega Deialdia Bateratua

 2020-2021 DEIALDIA EBATZITA.

Nolega Deialdi Bateratua ikastetxeetako giroa euskalduntzen laguntzeko dirulaguntza deialdia da. Helburu horrekin NOLEGA izeneko ekimen sorta moldatu zuen Hezkuntza Sailak 1984an; hortik aurrera, eta gaur egun arte, atal honek etenik gabe hainbat ekimen bideratu, antolatu edota diruz lagundu du. Ahozko erabilera areagotzeari begira, deialdi sorta zabala eskaini izan du urtero.


2013-2014 ikasturtetik aurrera, ikastetxe gisa arlo honi modu bateratuan erantzuteko ekimena proposatu zuen Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak: Nolega Deialdi Bateratua. Laguntza deialdi honek, hain zuzen, lehengo ildo berezituak biltzen ditu: Ahozko Adierazpena (eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, kontalaritza eta irratigintza); Ikasgelaz kanpoko Ekintzak (IKE); Euskal Girotze Egonaldiak (EGE); eta Ikastetxeen arteko binakako loturak (Ikabil).

Gaur egun, 500 ikastetxe inguruk hartzen du parte Nolega Deialdi Bateratuan. Bi tramitazio bide daude, bata herri ikastetxeentzat eta bestea itunpekoentzat:

HERRI IKASTETXEAK: https://educacion.hezkuntza.net/eu/group/deialdiak/nolega-2020                                                                                                                                                               
ITUNPEKO IKASTETXEAK: https://euskadi.eus/diru_laguntza/2020/nolega/web01-tramite/eu/                                                                                                                                                        

 

Aplikazioan sartzeko arazoren bat edo aplikazioaren funtzionamenduaren gaineko zalantzaren bat izanez gero, jo telefono hauetara:

Zuzenean Zerbitzura: 012 telefonoa. 

CAU-Hezkuntza Telefonoa: 945 016 292 edo idatzi hona: cauf09@hezkuntza.net

 

Gogoratu: 2020-2021 ikasturterako jasotako dirulaguntzaren justifikazioa egiteko epea dirulaguntza horrekin aurreikusitako ekintza guztiak burutzen direnetik 2021eko ekainaren 15era artekoa izango da.